Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

MAKALA GAZTETXEA AURRERA!

kartela1.jpgAstelehenean,Barakaldoko Makalak, bost egun barru desalojatzeko agindua jaso zuen udalak egindako eskutitz zakar baten bitartez.

Makala Gaztetxea, 2007ko irailaren 2an okupatu zen Barakaldoko gazteon eskura jarriz (ordura arte, urteak zeramatzan hutsik, zikin eta inolako erabilerarik gabe) . Hainbat alternatiba plazaratu ditu Gazte Asanbladak proiektu iraultzaile horrekin,: tailerrak (musika, komikiak, malabarismoa, antzerkia, dantza...), bideo-forumak, hitzaldiak (nazioartea, feminismoa, ama lurraren defentsa...), bertso-afariak, herri-bazkariak, jolasak, eztabaidak, espekulatzeko nahirik gabeko txapelketa parte hartzaileak (futbitoa, musa...), euskararen aldeko ekimenak... azken finean, bi urte hauetan zehar, eremu aske eta autogestionatu batean bilakatu da.

Atzo, Barakaldoko udal agintari eta kolaboratzaile faxisten eskutik, desalojoaren gutuna jaso genuen,bertan bost eguneko epea dugula gaztetxetik irteteko ohartaraziz. Erantzuna oso argia da: Ez, ez gara Makala gaztetxetik mugituko,ez gaituzue kale gorrian utziko, gurekin ezin izango duzue! Hamaika aitzaki erabili dituzue Makalatik kanporatzeko,besteak beste, lizentziarik ez izatea, baimenik gabeko barra eta sukaldea izatea, konponketa lanak asegururik gabe egin izana ,eta nola ez aipagarrienetarikoa, bizilagunei ustez eragiten dizkiegun molestiak ere baliatzen dituzte. Arrazoia duzue, ez dugu baimenik, alegia, ez dugulako zuen baimenik nahi ezta behar! Ondorioz, argi eta garbi ikusten da PSOE-PPren erabaki politiko baten aurrean gaudela non gaztetxeak sistema kapitalista eta zapaltzailearen kontra jokatzen duenez bidetik kendu nahi gaituzte, hala nola, bere bide zikin horretatik.

Beraz, hau ez da lau hormaren kontra egiten den erasoa udal jaun-andre faxistok, gazte antolatuen zein bere proiektu iraultzailearen kontrako erasoa baizik. Jakin dezazuela gazteon eskubideak defendatzeko prest gaudela!

MAKALA GAZTETXEA AURRERA!

ADI MOBILIZAZIOETARA!


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>