Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

dirurik gabe askoz hobe

http://www.dirurikgabekoeguna.tk/

download.jpg

Datorren urriaren 24ean Bilboko Plaza Berrian Dirurik Gabeko Egunaren lehen edizioa ospatuko dugu.

Zenbat diru duzun garrantzitsua izango ez den eguna izango da, baizik eta diruaz ahaztuta, trukea, sormena, naturaltasuna eta harremanak egiteko gaitasuna.
10.30etatik 22.00 ingurura arte.

Bi gune izango dira:  Truke Azoka handia egingo den gunea, hau da, ondasun ukigaien zonaldea. Arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak, altzariak eta bururatzen zaizuen oro trukatuko den lekua. Bestea arropa berziklapen tailerrak, denboraren bankua, besarkaden trukea, olerkiak, aholkuak, Couch Surfing (sofa bidaiariak) edo liburu askapen masiboa bezalako ekimenak izango diren zonalde ukiezina.
Zuen ondasunak trukatzeko postua jartzera edo dirurik gabeko esperientziak banatuz zonalde ukiezinean parte hartzera animatzen zaituztegu.

DJ-setek girotuko du jardunaldia eta bai tokiko kontzertu bat, bai nazionarteko bi, amaiera emango diote eguna.

Parte-hartzeko, Truke Azokan postu bat zuei esleitzeko edo banatu nahi duzuen esperientziaren bat trukatzeko, harremanetan jarri bide hauetako batez:

Emaila: diruikgabe@gmail.com

 

Webgunea: www.dirurikgabekoeguna.tk

Facebook: Dirurik Gabeko Eguna

Twitter: dirurikgabe


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Erantzun bat »

  1. Dirurik Gabeko Eguna — 2009-10-21 - 08:42:54 GMT 1

    Eskerrik asko estekatzeagatik!
    Itxarongo dizuegu zapatuan!
    Gora Trukea!

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>